Mendialdeko Azoka Ibiltaria eginen dute igande honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 10:00

10:30etik 14:00etara herritarren eta kanpokoen artean guztira 31 postu jarriko dituzte.

Ekainaren 6an Goizuetan egin ondotik, asteburu honetan Leitzak hartu du Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lekukoa. Bertako 31 ekoizleren eta artisauen postuak izanen dira plazan 10:30ean hasi eta 14:00ak artean. 

31 horien artean badira Leitzakoak ere: Saralegi Taloak, Gorritz Gaztak, Txokosfea artisau txokolatea eta Xarmat zilarra eta larrua. 

Egitarauaren barrenean, 13:30ean bertako produktuz betetako saski bat zozketatuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun