Escape rooma eginen dute Leitzan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 18:30

Sei talde eginen dituzte eta ostirala izanen da izena ematekoa azken eguna

Goizuetan ibili ondotik, Leitzan izanen da asteburu honetan escape rooma. Ekainaren 18an Herri Aretoan eginen da ekimena eta adin guztiei zuzendua egonen da. Sei txanda eginen dituzte, 6-8 laguneko taldeekin: 11:00etan, 12:30ean, 16:00etan, 18:00etan, 19:30ean eta 21:00etan. Txartelak salgai daude Maimurren ekainaren 17ko 13:00ak arte, bi euroren truke. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Gozamenez ekimenak antolatu dute jokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun