Elikadura osagarriaren metodoaz hitzaldia antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 17:00

BLW (Baby Led Waning) edo elikadura osagarriaren metodoari buruzko zalantzak argitzeko hitzaldia antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko adin txikikoen tratu onen sareak. Ekainaren 30ean izanen da, baina izena ekainaren 24rako eman beharko da.

Ekainaren 30ean, 16:30etik 18:00etara izanen da, Leitzako Udaletxeko lehenengo solairuan. Itxaro Zabaleta dietista eta nutrizionista izanen da hizlaria.
 
Izena emateko edo informazio gehiago biltzeko osasun etxera (948 51 08 00) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 08 40) deitu behar da, aipatu bezala, ekainaren 24a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun