Artikutzara irteera eginen du larunbatean Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 15:00

Arainburu-Umore Ona mendi taldeko kideak maiatzean Aranolara egindako irteeran.

Goizuetako Arainburu Umore Ona Mendi taldeak Artikutzara eginen du hurrengo ateraldia larunbatean, ekainaren 18an. Artikutzari buelta emanen diote Arriurdinetan hasi eta Loitzate, Izu, Eskas, Orozko, Zubieta, Unabilde eta berriz ere Arriurdinetan bukatuta. 

Hamar ordu inguruko ibilbidea izanen da, 06:45ean herriko plazan elkartuko dira eta 16:30ean eginen dute itzulera. Zailtasun zaileko bidea izanen da, 32,62 kilometrorekin eta 1.225 metroko desnibelarekin. 

Izen ematea Goizuetako Estankoan egin behar da ortzeguna baino lehen. Arriurdinetaraino autoa eramateko boluntarioak behar dira, eta norbait horretarako prest badago, izen emate orrian zehaztu behar du. 

Norberak bere gosaria, bazkaria eta  edatekoa eraman beharko du irteerara eta antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharrez kargu eginen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun