Urumealdeko eta Leitzaldeko artzainen artile bilketa eginen dute uztailean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 14a, 15:00

Artzainek artilea kudeatzeko dituzten zailtasunak ikusita, Mendialdeko Mankomunitateak irtenbide puntuala antolatu du aurtengo.

Artilea Mendialdeko Mankomunitatearen garbiguneetan jasoko dute, eta Ecofert baimendutako kudeatzaileak jasoko du konposta egiteko. Artzainek ordaindu beharrekoa zerbitzuaren kostua izan da: tratamendu eta garraio kostua, bakoitzak jarritako artile kopuruaren proportzioan.

Artilea Leitzako eta Goizuetako garbiguneetan jasoko da, ondorengo egun eta orduetan,  eta egun eta ordutegi horretatik kanpo ez da artilerik onartuko: 

Goizueta

  • Uztailak 11 eta uztailak 18 astelehena, 14:00 eta 16:30ak bitartean. 

Leitza

  • Uztailak 12 asteartea, 09:00-13:00 eta 15:00-17:30 artean. 
  • Uztailak 14, osteguna, 15:30 eta 19:00 artean. 
  • Uztailak 19 asteartea, 09:00-13:00 eta 15:00-17:30 artean.

Artilea zakuetan eraman beharko da eta ez obretako saka handietan. Artzainak beran artilea pisatuta eramaten badu garbigunera, pisua adierazten duen baskulako ticketa ere eraman beharko du.

Aldiz, artilearen pisua adierazten duten ticketa eramaten ez bada, artzainari Mankomunitateak pisatuko dio artilea garbigunean. Horretarako zakuetan eraman behar da, eta ondoren, artzainak deskargatuko du edukiontzira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun