Sakanako eta Larraun-Leitzaldeko 17 udalek bat egin dute Nasuvinsaren ELENA programarekin

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 13a, 16:00

Nafarroako Gobernuko, Nasuvinsako eta udaletako ordezkariak, tartean Mikel Zabaleta Leitzako alkatea, hitzarmena sinatzerakoan.

Nafarroako Gobernuko Aierdi lehendakariordeak etxebizitzen birgaitze energetikoko proiektuak dinamizatzeko laguntza teknikoko zerbitzu berri honen garrantzia azpimarratu du, ORVEk Sakanako Mankomunitatetik egiten duen lana indartzeko

Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularrak gaur formalizatu du Sakanako eta Larraun-Leitzaldeko 17 udal ELENA programan sartzea, Nasuvinsak garatutako programan. Egitasmo horri esker, udalerri horiei eta 15.000 biztanleri baino gehiagori aholkularitza eta laguntza emango zaie beren proiektuak eta energia birgaitzeko laguntza publikoak izapidetzen, bai auzo-komunitateei bai familia bakarreko etxebizitzei dagokienez.

Nasuvinsako zuzendariak, Alberto Bayonak, hainbat herrietako alkate eta udal ordezkarirekin sinatu du lankidetza hitzarmenak, tartean Mikel zabaleta Leitzako alkatearekin. Eskualdean, Goizuetako udalak ere hartuko du Nasuvinsaren laguntza teknikoa.

Sakanako Mankomunitateko instalazioetan Nasuvinsak ireki duen ELENA Udaberrria bulegoak 2022ko urtarriletik hamaika proiekturen eskaera jaso du eta horietatik zazpi lantzen ari dira, tartean Leitzan. Denera, 33 atarietako 218 etxebizitza sartuak daude proiektu horietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun