Joseba Sarrionandia Leitzan izanen da asteartean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 12a, 08:00

Iragarri bezala, izen haundiko idazlearen bisita hartuko dute asteartean, ekainaren 14an, Leitzan. Joseba Sarrionandiarekin hitzaldia eta elkarrizketa irekia antolatu dituzte.

Habanako Gaukaria trilogiaren azken liburua izanen du Sarrionandiak hizpide: Gauzak direna balira. 2019ko urritik 2020ko pandemiaren udaberrira bitartean idatzitako testuen bilduma da liburua, Habanako bere bizipenak bere gogoetekin uztartzen dituen lana.
 

Euskara Zerbitzuak antolatu du hitzordua, eta 19:00etan Herri Aretoan hasiko da. Ione Gorostarzuk eginen ditu aurkezle lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun