Ttanttaka Teatroa antzerki taldeak Sexberdinak antzezlana aurkeztuko du ekainaren 12an 19:00etan Herri Aretoan. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programako lana da eta Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia dira protagonistak.
Sarrera mugatua izanen du, 60 ikuslerentzat gehienez, eta txartelak salgai egonen dira leihatilan 45 minutu lehenagotik 8 euroren truke.
Sinopsia
Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.