'Totoro auzokidea' filma ikusgai ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 9a, 13:30

Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta, bihar gauean, ekainaren 10ean, Totoro auzokidea filma ikusteko aukera izanen da Goizuetako plazan. Ttikientzako eta gaztetxoentzako pelikula da eta 22:00etan emanen dute.

Filmaren argumentuak honela dio: Satsuki eta Mei ahizpak aitarekin etxalde batean jarri dira bizitzen. Ama, bitartean, ospitalean dago gaixorik. Bi ahizpek etxea eta inguruak esploratuko dituzte, eta izaki magiko batzuekin eginen dute topo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun