Goizuetako Umore Ona eskuz binakako VI. txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte bihar eta etzi

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 16:30

Finalisten erdiak joan den asteburuan egindako finalerditan erabaki ziren eta finalak ekainaren 16an eta 17an jokatuko dira

Goizuetako Umore Ona eskuz binakako VI. txapelketa azken bi asteetan sartu da eta finalistak nortzuk izanen diren erabakitzen ari dira finalerdietan. Joan den ostegun eta ostiralean Goizuetan jokatu zituzten lehenbiziko finalerdiak eta hauek izan ziren finalerako sailkatuak:

Seinak: B. Narbarte eta M. Seges (Umore Ona)

Kimuak: AL. Sagardui (Umore Ona) eta A. Lekuona (Larraun)

Haurrak: Martinez eta O. Alkorta (Aurrera)

Kadeteak: X. Arruti (Añorga) eta Segurola (Gazteleku)

Nagusiak: Txoperena (Aurrera) eta Odriozola (Eple)

Orain, bigarren finalerdiak jokatuko dituzte, Goizuetan baita ere, finalera joanen diren bikoteak erabakitzeko.

Bigarren finalerdiak

Ekainaren 9an, 18:00etan

Haurrak

  • Arretxe eta Gaskon (Hernani) - A. Balda (Larraun) eta A. Ugartemendia (Aurrera)

Kimuak

  • A. Salaberria eta E. Aranberri (Umore Ona) - Lekuona eta O. Zabaleta (Aurrera)

Ekainaren 10ean, 18:00etan

Kadeteak

  • X. Goñi (Mundarro) eta Sotil (Larraun) - M. Olaiz eta U. Zelarain (Oiarpe)

Seinak

  • J. Larin eta L. Elizegi (Umore Ona) - E. Goñi eta I. Goñi (Mundarro)

Finalak ekainaren 17an, ostirala, 17:00etan jokatuko dira.

Honez gain, Neska Nagusien kategorian Eskudero eta Arozena izan ziren garaile ekainaren 3an. Aste honetan bikoteak aldatuko dituzte, eta Arozena eta Zelarain Zabaletaren eta Eskuderoren kontra arituko dira. Ekainaren 16an 19:00etan nesken lagunarteko finala jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun