Escape room bat eginen dute Goizuetan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 19:00

Ekainaren 18an, berriz, Leitzan izanen da ekimena

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Gozamenez programaren laguntzarekin, escape room bat eginen du asteburuan Goizuetan. Larunbatean dantzetako lokalean izanen da ekimena, eta hiru taldetan eginen dute; 18:00etan, 19:30ean eta 21:00etan.

Goizuetaz gain, Leitzan ere eginen dute escape rooma. Ekainaren 18an Herri Aretoan izanen da ekimena eta sei taldetan eginen dute, egun osoan; 11:00etan, 12:30ean, 16:00etan, 18:00etan, 19:30ean eta 21:00etan. Txartelak salgai daude ekainaren 13ra arte institutuan bi euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun