XII. Sagardo Eguna ospatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 14:00

Azken bi urte hauetan izan ez bada ere, aurten bai, hamabigarrenez, Sagardo Eguna eginen dute Leitzako Plazan larunbatean 19:00etatik aurrera. Hamasei etxetako sagardoa dastatzeko aukera jarriko dute. 

Herriko tabernek eta ostalariek ere beraien ekarpena eginen dute, eta beraiek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izanen da.  Pesta eguna borobila izan dadin, herritar asko ariko dira laguntzen. 

Egun berean Jeiki abesbatzak emanaldia eskainiko du Hernaniko Txillida Leku museoan, eta emanaldia ikusteko autobusa antolatu dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun