Bihar bukatuko da Leitzako Atekabeltzeko X. Film Laburren Txapelketan bideoak aurkezteko epea

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 17:00

Hamargarren aldiz film laburren txapelketa antolatu dute Leitzako Atekabeltz herriguneko kideek. Ostiralean, garagarrilaren 10ean izanen da txapelketa, eta asteazkenean bukatuko da lanak aurkezteko epea. 

Gehienez zortzi minutuko lanak onartuko dituzte txapelketan. Film laburrak atekabeltz@gmail.com helbidera bidali behar dira, edo egunean bertan USB batean eramateko aukera ere izanen da. Baina, hala egitekotan, garagarrilaren 8a baino lehen jakinarazi beharko diete Atekabeltzekoei. 

Iaz sei lan aurkeztu zituzten eta Akordatu bihar lanak irabazi zuen eta Dioptriak izan zen txapeldunordea. 

Ikusi hemen joan den urteko txapelketara aurkeztutako lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun