Aurrerako Joanes Olaizola leitzarra gailendu da Lekunberriko txirrindulari proban

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 07:00

Aurrerako Joanes Olaizolak lehen garaipena eman dio Leitzako txirrindulari taldeari Lekunberrin.

Haur mailako lasterketa irabazi zuen txirrindulari leitzarrak

Martxoan Leitzan aurkezpena egin ondotik, ekainaren 5ean iritsi zen Leitzako Aurrerako Txirrindularien lehen garaipena. Joanes Olaizola Itturri gailendu zen Lekunberrin, haur mailan, 1.300 metroko zirkuitu batean 17 kilometroko ibilbidea burutzen azkarrena izan zen. Garaipen askoren arteko lehena izan dadila!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun