Giro ederra Goizuetan egin duten Mendialdeko Azoka Ibiltarian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 14:00

Mendialdeko Azoka Ibiltariak atzo, igandean, egin zuen geldialdia Goizuetan. Eguraldi ona lagun, elikagaien eta artisauen 25 bat postu jarri zituzten herrian barrena. Hurrengo azoka ibiltaria ekainaren 19an Leitzan izanen da.

Argazkiak: Felix Loiarte.

Haragia, arrautzak, barazkiak, eztia, taloak, gaztak, sagar zukuak, txokolatea, pateak, garagardoa, olioa, osagarriak, bitxiak, margo lanak, egurrezko tailak, zapatak, zeramika... Hainbat motatako produktuak eta artisau lanak atera zituzten kalera atzo Goizuetan egindako azokan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun