Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako bi bertsolariekin batera abestu zuten gonbidatu berezi izan ziren bi señorek. Bigarren edizioan Erika Lagoma Pombar lesakarra eta Uxue Fernandez Lasa izan dira ohorezko bi señorak.
Bi gonbidatuekin batera, oholtzan izan ziren Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Aner Euzkitze eta Sarai Robles Vitas bertsolariak. Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses arduratu ziren gaiak jartzeaz, eta Rosi Lazkanok kantatu zituen propio jarritako bertsoak.
Aipatutako sei bertsolariekin batera, Herrialde Katalanetatik etorritako glosadore emakumeek ere kantatu zuten finalean: haiena izan zen finalari hasiera emateko ardura. Guztira zazpi glosadore bertaratu ziren Leitzara, eta horietako hiruk kantatu zuten hasierako agurra: Aurora Brullet, Laia Pedrol eta Berta Llos.
Guztira hamalau bertsolarik hartu dute parte emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!