Futboleko monitore eta entrenatzaile izateko eskaintza egin du Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 18:00

Argazkia: Pablo Feo.

Futboleko monitore eta entrenatzaile izan nahi duten neska-mutilei laguntza emanen diela adierazi du Leitzako Aurrera Kirol Elkarteko Futbol Batzordeak. Interesa dutenek ekainaren 8a baino lehen formulario bat bete beharko dute, besteak beste, zein egunetan entrena dezaketen eta zein mailatakoak entrenatuko lituzketen jakinaraziz.

Hauxe da bete beharreko formularioa. Aurrerak, bere aldetik, prestakuntza eta ordainsaria emanen dizkiela adierazi du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun