Itziar Azpiroz eta Koke Ardaizen lanak ikusgai daude Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 13:30

Atzo zabaldu zuten Itziar Azpirozen eta Koke Ardaizen Naturaren leihoak erakusketa Leitzako Herri Aretoan. Zura, enbor, landare prentsatu eta naturako beste hainbat osagairekin egindako lanak eta eskulturak dira. Igandera arte ikusgai izanen dira.

Argazkiak: Itziar Azpiroz.

Gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara erakusketa ikusteko aukera izanen da eta larunbatean eta igandean goizez eta arratsaldez, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun