Joseba Sarrionandiak hitzaldia emanen du ekainaren 14an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 2a

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak gonbidatuta, Joseba Sarrionandia Leitzara etorriko da ekainaren 14an. Idazlearekin hitzaldia eta elkarrizketa irekia antolatu dituzte.

Leitzako hitzordua Herri Aretoan izanen da, 19:00etan, eta Ione Gorostarzuk aurkeztuko du. Besteak beste, Habanako Gaukaria trilogiaren azken liburua izanen dute hizpide: Gauzak direna balira. 2019ko urritik 2020ko pandemiaren udaberrira bitartean idatzitako testuen bilduma da liburua, Habanako bere bizipenak bere gogoetekin uztartzen dituen lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun