Mendialdeko Azoka Ibiltaria eginen dute igande honetan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 07:00

10:30etik 14:00etara herritarren eta kanpokoen artean guztira 28 postu jarriko dituzte. 

Arribe, Lekunberri eta Gorritiren ondotik, datorren igandean Goizuetak hartuko du Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lekukoa. Egun horretan, ekoizleen eta artisauen topaleku bilakatuko da herria. 10:30etik 14:00etara eguraldi ona egiten badu kanpoan jarriko dituzte postuak, eta txarra baldin bada frontoian. 

Guztira 28 postu izanen dira eta tartean, hamar bat herrikoak: Maingenea, Mantxintxa ttiki, Domiña, Auxonborda, Jose Antonio Lujanbio, talogileak, Txirikorda [osagarriak eta bitxiak], Belen [margo lanak], Arrate [gantxiloa] eta Garbiñe [egurrezko tailu lanen erakusketa].

Egitarauaren barrenean, 13:30ean bertako produktuen saskiaren zozketa eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun