Jeiki abesbatzak Chillida Lekun emanen duen saiorako autobusa antolatu dute Leitzatik

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 1a, 18:00

Leitzako Jeiki abesbatzak emanaldia emanen du ekainaren 11n Chillida Lekun, eta hara joateko autobusa antolatu dute. Kontzertuaz gozatzeaz gain, Chillida Lekun bisita gidatua egiteko eta Miroren erakusketa berezia ikusteko aukera izanen da.

Txartela Maimur eta Astiz liburu dendetan eskuratzen ahalko da, ekainaren 9a baino lehen. Sarrera eta autobusa 15 eurotan jarri dute salgai, eta sarrera bakarrik 13 eurotan.

Autobusa Leitzatik 10:00etan aterako da eta itzulera beranduenez 13:00etan eginen dute. Bisita eta kontzertua 11:00etan hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun