Oskar Estangak emanaldia emanen du ostiral arratsaldean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 1a, 15:00

Gurerara emanaldiarekin etorriko da Oskar Estanga Goizuetara. Ostiralean, ekainaren 3an, Tifanitxoko ganbaran hainbat estilotako abestiak inprobisatzen ariko da, 18:30ean.

Oskar Estanga bertsolari nafarrak joan den urtean estreinatu zuen Gurerara ikuskizuna, bere bi pasio uztartuz: musika eta inprobisazioa. Musika oinarri batzuk moldatu ditu eta base urbanoa duten melodia horien gainean inprobisatzen aritzen da, gaiak edo interesguneak entzuleengandik eta publikoaren laguntzaz bilduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun