Eraso sexisten kontrako trebakuntza saioa egin dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 1a, 11:30
Astelehenean egindako saioan hartutako irudia. Argazkia: Amaia Paz.

Eraso sexistei aurre egin eta erantzun egokia emateko saioa antolatu du Leitzako Pestetako eraso sexisten kontrako mahaiak eragileekin. Bi saio izanen dituzte eta astelehenean egin zuten aurrenekoa. Hurrengoa ekainaren 13an eginen dute eta Leitzako pestetako eraso sexisten kontrako protokoloarekin hasiko dira.

Amaia Paz Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako berdintasun teknikariak oroitarazi duenez, «ustezko hitz ederrak, irainak, ukitzeak, kolpeak, sexu-jazarpena, bortxaketa... Indarkeria sexista festa giroan eta eguneroko bizitzan gertatzen da» eta horrek «egiturazko jatorria du eta hiri eta herri txikietan gertatzen da». Horregatik, Leitzako Pestetako eraso sexisten kontrako mahaiak mahaia osatzen duten eragileei zuzenduriko trebakuntza antolatu dute, «eraso sexistei aurre egin eta erantzun egokia emateko». Pazen hitzetan, «kontrako indarkeria egiturazko arazo soziala den neurrian, herriko eragile guztion ardura delako horri erantzun egokia ematea». 

Bi saio izanen dituzte eta astelehenean egin zuten aurrenekoa. Zortzi lagun elkartu ziren eta Pazek azaldu duenez, «indarkeriaren inguruan hausnartu genuen». Trebakuntzan Emagin elkarteko Idoia Arraiza Zabalegirekin egiten ari dira eta bigarren saioa ekainaren 13an izanen dute. «Leitzako pestetako eraso sexisten kontrako protokoloari helduko diogu», argitu du berdintasun teknikariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun