Ibai Azurmendi txirrindulari leitzarrak istripua izan du entrenatzen ari zenean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 17:30

Sorbalda eta lepauztaia hautsita izan ditzakeela eta, Euskaltel-Euskadiko txirrindulari leitzarra helikopteroz eraman dute gaur eguerdian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Istripua 12:30 aldera gertatu da, Uitziko gainetik jaisterakoan orkatz bat bidera atera zaionean. Lurrean erorita eta konorterik gabe aurkitu dute. Leitzako mediku taldea eta anbulantzia bat joan dira istripua artatzera baina azkenean helikopteroz eraman dute ospitalera. Entzun hemen joan den ostiralean Karrape Irratian Unai Zabaletarekin izan zuen elkarrizketa.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun