Amaiuraldiaren baitan hitzaldia gaur arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 1a, 08:00
Floren Aioz eta Miren Zabaleta izanen dira gaur arratsaldeko solasaldian hizlari.

Gaur, 19:00etan, Miren Zabaleta EH Bilduko Nafarroako arduradunak eta Floren Aioz Iratzar fundazioko zuzendariak hitzaldia emanen dute Leitzako Aurrera elkartean. Nafarroa Berriz Altxa dinamikak antolatu du eta Nafartasuna Europako burujabetza aro berrian gaia izanen dute hizpide.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «Amaiurko gertaeratik 500 urtera, Europan sor daiteken erabakitze eskubidearen eta herrien burujabetzaren aldeko aldarriak, Nafarroan eta Euskal Herrian izan ditzaken ondorioak aztertuko» dituzte. Horrekin batera, «azken hamarkadan izandako nafartasunaren bilakaeraz ere mintzatuko gara».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun