A-15 autobia bi noranzkoetan itxiko dute lau gauetan, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 27a, 20:45
Datorren astean, maiatzaren 31tik (asteartea) ekainaren 3ra (ostirala), A-15 autobia erabat itxita egonen da bi noranzkoetan gaueko 10etatik goizeko 6etara. Lau gau horietan, tunelen barneko instalazioak mantentzeko eta eguneratzeko lanak eginen dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, trafikoa Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunean itxiko dute eta, Iruñeko noranzkoan, aldiz, Sorabillako lotunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun