Haurrek eta helduek parte hartzen ahal dute eta izena ekainaren 1eko 14:00ak baino lehen eman beharko da. Izena emateko orria kirolmankomunitatea@gmail.com helbidean eska daiteke. Haurrek 6,5 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 10 euro. Taldeak ateratzeko gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena.
Ekainaren 4an, larunbata, 12:30etik 13:30era bilduko dira baina eguraldi txarra baldin bada, jarduera bertan behera utziko dute.