Emakumezkoen kasuan lau lagunek parte hartu dute txapelketan eta denak denekin nahastuta jokatu dituzte partidak. Finala bikoterik parekatuenen artean eginen zutela iragarri zuten eta halaxe izan zen atzoko finala. Puntu bakarreko aldearekin nagusitu ziren Etxeberria eta Zabala. 25-24 gailendu ziren Uxuri Perurenaren eta Leire Iribarrenen aurka.
Gizonezkoetan bost bikotek parte hartu dute txapelketan: Mikel Huizi-Andoni Larralde, Joseba Apezetxea-Eneko Apezetxea, Patxi Iribarren-Eneko Iturgoien, Xabi Zugarramurdi-Iker Miranda eta Fernando Goia-Ibai Zugarramurdi. Aurrenean ligaxka jokatu zuten denek denen kontra, ondoren finalerdiak, eta atzoko finalarekin borobildu zuten. Iribarrenentzat eta Iturgoienentzat izan zen garaipena, 22-14 irabazi zieten Goiari eta Zugarramurdiri.