Herriko kontsumoa bultzatzeko bonu txartelak jarriko dituzte salgai Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 25a, 18:00

Hogei euro ordainduta hamar euroko hiru erosketa bonu eskura ditzake herritar bakoitzak.

Bonu txartelak ekainaren 6tik 12ra jarriko dituzte salgai, eta ekainaren 13tik uztailaren 13ra arte erabili ahalko dira.

Udalaren eta Kaxkabeltza elkartearen ekimenez, hirugarren urtez Leitzan kontsumoa bultzatzeko bonu-txartelak jarriko dituzte salgai.

1.710 erosketa txartel prestatu dituzte denera eta herritarrek 20 euroren truke, 10 euroko hiru txartel eskuratzeko aukera izanen dute. Udalak 30 euro horiek osatzeko falta diren 10 euroak jarriko ditu eta hala, 5.700 euro ordainduko dizkio Kaxkabeltzari.

Bonu txartelak ekainaren 6tik 12ra jarriko dituzte salgai, eta ekainaren 13tik uztailaren 13ra arte erabili ahalko dira  Kaxkabeltzako komertzioetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun