Leitzako Atekaberts bertso eskolak lehenengoz antolatu du aurten Mingañe Saltsan bertso afari lehiaketa. Hiru kanporaketa saio jokatu dituzte Uitzin, Berastegin eta Aranon eta saio bakoitzeko irabazlea eta bigarren sailkatuak lortu dute finalerako txartela.
Leitzako Torrean izango da finala ostiralean 21:00ean hasita afari bueltan. Afaritarako Txartelak 25 euroan erosi daitezke Torrean bertan, zein Maimur liburudendan.
Antolatzaileekin harremanetan jarri nahi duenak atekabertsbertsoeskola@gmail.com helbidera, zein @atekaberts instagram zein twitter kontuetara idatzi dezake.