Iker Salaberria txapeldunorde izan da buruz buruko promozio txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 23a, 13:30

Iker Salaberria txapeldunorde eta Jon Alberdi txapeldun, buruz buruko promozio txapelketan.

Goizuetarrak 22-11 galdu zuen larunbatean Labriten Jon Alberdi azpeitiarraren kontra

Saiatu saiatu zen, baina ezin izan zion Iker Salaberria goizuetarrak aurre egin Jon Alberdiri, larunbatean Labriten jokatu zuten promozio mailako buruz buruko pilota txapelketaren finalean. Azpeitiarrak 22-11 irabazi zion goizuetarrari. Hasieran 7-0 aurreratu zen Alberdi eta abantaila horri eroso eutsi zion (7-0, 7-3, 12-3, 13-4, 15-4, 15-9, 21-9, 21-11 eta 22-11). 266 pilotakada eman zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun