Hutsik gelditu da Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko lan-deialdia

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 12:30

Leitzako Udalak eta Anikote kiroldegiak Leitzako igerilekuko taberna kudeatzeko deialdia egin zuten maiatzaren hasieran. Maiatzaren 13an bukatu zen proposamenak aurkezteko epea, eta ez zen proiekturik aurkeztu. Hori dela eta, interesa duen orori lehenbailehen Anikote kiroldegira joateko deia luzatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun