0 eta 3 urte bitarteko haurren familientzako lehen sorospen tailerra antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 19a, 19:00

Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko adin txikikoen tratu onen sareak lehen sorospen tailerra antolatu du 0 eta 3 urte bitarteko haurren familiei zuzendua. Saioa maiatzaren 25ean Leitzan izanen da, dohainik, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 24a izanen da.

Tailerra maiatzaren 25ean 16:30etik 17:30era izanen da, Leitzako udaletxeko bigarren solairuan. Aipatu bezala, izena maiatzaren 24a baino lehen eman beharko da, osasun zentrora (948 51 08 00) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 08 40) deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun