Hamargarren aldiz film laburren txapelketa antolatu du Leitzako Atekabeltz gaztetxeak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 19a, 16:00

Txapelketa ekainaren 10ean eginen dute baina lanak ekainaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gehienez zortzi minutuko lanak onartuko dituzte eta film laburrak ekainaren 8a baino lehen atekabeltz@gmail.com helbidera bidali beharko dira. Edozein moduz, ekainaren 10ean USB batean eramateko aukera ere izanen da. Hala egitekotan, ekainaren 8a baino lehen jakinarazi beharko diete gaztetxeko arduradunei.

Joan den urtean, sei lan aurkeztu zituzten eta Akordatu bihar lanak irabazi zuen (Bideoan ageri da). Publikoaren iritziak eta epaimahaiarenak bat egin zuten eta Akordatu bihar lanaren egileek jaso zuten lan hoberenaren aitortza. Ikusleen ustez, berriz, Dioptriak izan zen txapeldunordea. Nahia Bergasa izan zen aktore onena eta Joana Saralegi bigarrena. Gainera, Txoriak ixilik lanaren doinuari soinu-bandarik hoberenaren saria eman zioten.

Ikusi hemen joan den urteko txapelketara aurkeztutako lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun