Udako tailerra eta haur txokoa izanen dituzte Leitzan uztailaren 4tik 29ra

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 18a, 11:00
Leitzako haur txokoko parte hartzaileak 2017an.

Laga Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuak, Euskara Zerbitzuak eta Leitzako Udalak antolatu dituzte tailerrak elkarlanean.

Leitzako haurrek zer egin izanen dute aurtengo uztailean. Haur txokoa eta udako tailerra izanen dituzte uztailaren 4tik 29ra bitartean. Ikas mailaren arabera bi taldetan banatuta egonen dira: haur hezkuntzakoak alde batetik, eta lehen hezkuntzakoak bertzetik. 

Lau txanda izanen dira aukeran: uztailak 4tik 8ra, uztailak 11tik 15, uztarrilak 18tik 22ra, eta uztailak 25etik 29ra. Eta egun bakoitzean hiru ordu (10:00-13:00ak), edo lau ordu (09:00-13:00ak) bertaratzeko aukera izanen da. 

Matrikula maiatzaren 20tik 27ra egin beharko da 948 012 012 telefonora deituta. Bertan datuak eman, eta momentuan jakinaraziko dute ordaindu beharrekoa. Plaza mugatuak izaki, lehentasunak ezartzeko orduan herrian erroldatua egitea eta izena emateko ordena hartuko dira kontuan. 

Prezioak ordu kopuruaren eta aste kopuruaren araberakoak izango dira:

  Aste bat Bi aste Hiru aste Lau aste
3 ordu (10:00-13:00) 36 euro 64 euro 89 euro 106 euro 
4 ordu (09:00-13:00) 44 euro 80 euro 113 euro 135 euro

Matrikulan %12ko deskontua izanen dute bi senide matrikulatuta dituztenek, eta hiru senide edo gehiago matrikulatuta dituztenek, aldiz, %30ekoa. 

Informazio gehiago nahi duenak Gizarte Zerbitzuetara, edo Euskara Zerbitzura idatzi edo deitu dezake. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun