'Elikadura burujabetza Nafarroan' hizpide izanen dute ostegun honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 17a, 11:30
Argazkia: goiena.eus

Arrea agroekologia elkarteko Ester Monterok Nafarroan elikadura burujabetzaren arloan dagoen errealitatea azalduko du eta Miriam Otxotorena Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko presidenteak etorkizunera begira dauden erronkak aztertuko ditu.

Solasaldia Leitzeko Kontsumo Taldeak, Habelarte Mendialdeko baserritarren elkarteak, Arrea agroekologia elkarteak, Mugarik Gabe Nafarroa erakundeak, Mundubat erakundeak, IPES fundazioak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute. Ostegunean, maiatzaren 19an, 19:00etan izanen da, Leitzako Herri Aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun