Leitzako Atekaberts bertso eskolak lehenengoz antolatu du aurten Mingañe Saltsan bertso afari lehiaketa. Hiru kanporaketa saio jokatu dituzte Uitzin, Berastegin eta Aranon eta saio bakoitzeko irabazlea eta bigarren sailkatuak lortu dute finalerako txartela.
Giro onean joan dira orain arteko hiru saioak, eta bertsozaleek saio ederrez gozatzeko aukera izan dute. Uitziko saiotik Eneko Lazkozek eta Jone Uriak lortu zuten finalerako txartela, Berastegikotik Jexux Mari Irazuk eta Josu Sanjurjo lesakarrak, eta Aranoko saiotik Iban Urdangarin eta Oihana Bartrak.
Finala maiatzaren 27an jokatuko dute Leitzako Torrea Tabarnena 21:o0etan hasita, eta afarirako eta bertso saiorako sarrerak salgai daude 25 euroan Torrea Tabernan zein Maimur liburu dendan. Antolatzaileekin harremanetan jarri nahi duenak atekabertsbertsoeskola@gmail.com helbidera, zein @atekaberts instagram zein twitter kontuetara idatzi dezake.