2022-2023 denboraldirako Aurrera Kirol Elkarteko futbol taldeetan aurrez izena emateko epea zabaldu du taldeak. Maiatzaren 22ra arte, 2004-2012 bitartean jaiotako gazteek eta 2013-2019 artean jaiotako haurrek izena emateko aukera izanen dute, futboleko eta areto-futboleko taldeetan. Behin aurrez izena emateko epea amaituta, bilera eginen dute denboraldi berriari begira edozein zalantza argitzeko.
Gainera, Aurrera Kirol Elkartearen barruan Futbol Batzordea sortu berri dute, «Leitza eta inguruko neska-mutilen kirol mailako eta giza mailako beharrak asetzeko». Karmele Agirrek, Elias Alonsok, Javier Aranburuk, Iker Bengoetxeak, David Delgadok eta Mikel Martinez Barrancok osatzen dute batzordea.
Aurrez izena ematekoko fitxa Anikote kiroldegian dago eskuragarri, baita online ere.