Leitzako Plazako Pilota Txapelketako bigarren jardunaldiko partida batzuk asteburu honetan jokatuko dituzte

Larunbat eta igande honetan Leitzako Plazako XXIX. Binakako Pilota Txapelketako bigarren jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte. Aurretik iragarriak ziren beste batzuk, ordea, atzeratu egin dituzte.

Maiatzak 14, larunbata, 11:00etan
  • Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte, Zuhaitz Belokiren eta Garikoitz Huiziren kontra.
Maiatzak 14, larunbata, 16:00etan
  • Miel Olano eta Iñigo Alduntzin, Imanol Urkiolaren eta Xabier Jaunarenaren kontra.
Maiatzak 15, igandea, 17:00etan
  • Mikel Zabaleta eta Aitor Arraras, Andoni Zabaletaren eta Kevin Veraren aurka.
Maiatzak 18, asteazkena, 18:00etan (1. jardunaldiko partida)
  • Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena, Ibai Bengoetxea eta Iñaki Zabaloren aurka.

Markel Barriola-Ekaitz Narbarte eta Ander Alduntzin-Antton Abruza bikoteek aldi honetan atsedena izanen dute.

Bestalde, beste hiru partida hauek atzeratu dituzte eta data oraingoz ez dute zehaztu:

  • Hegoi Txoperena eta Luken Casares, Eden Gastearenaren eta Arkaitz Olanoren aurka.
  • Mikel Zabaleta eta Eki Mateorena, Ibai Bengoetxearen eta Iñaki Zabaloren aurka.
  • Iñaki Alduntzin eta Unai Olano, Mikel Martinezen eta Eñaut Goikoetxeren aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun