Aranolara irteera eginen du larunbatean Arainburu Mendi taldeak

Goizuetako Arainburu Umore Ona Mendi taldeak Aranolara eginen du hurrengo ateraldia maiatzaren 14an. Lau orduko ibilbidea izanen da, 08:30ean herriko plazan elkartuko dira eta 12:30ean eginen dute itzulera.

Bidea erraza izanen da, 12,05 kilometrorekin eta 590 metroko desnibelarekin. Norberak bere jateko eta edatekoa eraman beharko du eta antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharrez kargu eginen. Ibilbidea ikusgai dago wikiloc.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun