Ostiral honetan hasiko da Goizuetako Umore Ona eskuz binakako VI. txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 11a, 16:00
Ostiralean abiatuko da txapelketa Goizuetan bertan.

Nafarroako eta Gipuzkoako 16 klubetako 80 pilotarik parte hartuko dute Umore Ona kirol elkarteak antolatu duen txapelketan eta Goizueta eta Aranoko pilotalekuetan jokatuko dituzte lehen kanporaketak

Umore ona kirol elkarteak VI. aldiz antolatu du eskuz binakako pilota txapelketa. Asteburu honetan hasiko da txapelketa, eta ekainaren 17ko asteburuan bukatuko da finalekin. 

Denera 40 bikote eta 80 pilotari lehiatuko dira bost kategoriatan banatuak: seinak, kimuak, haurrak, kadeteak eta nagusiak.

Lehenbiziko kanporaketak

Goizuetan, maiatzaren 13an 18:00etan

Kimuak

  • Salaberria eta Aranberri (Umore Ona) - Lazkanotegi eta Etxegarai (Bortziriak)

Haurrak

  • Lujambio eta Sagardui (Umore Ona) - Arakama eta Makatzaga (Añorga)

Kadeteak

  • Goñi eta Sotil (Mundarro/Larraun) - Aldaz eta Gazkue (Ultzama)

Nagusiak

  • Urbieta eta Urruzola (Behar Zana/Pagazpe) - Txoperena eta Odriozola (Aurrera/ Eple). 
  • Urmeneta eta Aranguren (Eple) - Galartza eta Ganboa (Larraun/Izurun)

Aranon, maiatzaren 15ean, 16:30ean

Seinak

  • Narbarte eta Seges (Umore Ona) - Alejos eta Arregi (Hernani)
  • Zabala eta Aranberri (Umore Ona) - Olaizola eta Zabaleta (Aurrera)

Kimuak

  • Garmendia eta Aisua (Umore Ona) - Caballero eta Minguez (Eple) 
  • Zurutuza eta Legarreta (Umore Ona) - Olaetxea eta Zabaleta (Aurrera)

Haurrak

  • Arretxe eta Gaskon (Hernani) - Iradi eta Caetano (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun