Maiatzaren 23an eginen dute bigarren saioa, 17:00etatik 20:00ak bitartean udaletxeko ganbaran, eta saioetan landutakoarekin idatziko dute 'Goizuetako eraso sexisten kontrako protokoloa'. Ekainaren 28an aurkeztuko dute hori 17:00etan toki berean.
Goizuetako Udalak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak abiatu dute protokoloa idazteko prozesua, Genero Indarkeriaren aurkako estatu-itunaren laguntzarekin.