Errekako Beñat Apezetxea pilotari goizuetarrak Zornotzako VII. Master Kaiolan txapeldun suertatu da. Maiatzaren 8an jokatutako gazte mailako finalean, 22-12 irabazi zion Laudioko Arkaitz Eskuzari. Arabarra, bere sake biziari esker, 10-1 aurreratu bazen ere, egoera irauli, hamaikana berdindu ondotik jaun eta jabe izan zen Apezetxea eta pilotazaleak liluratu zituen bere jokoarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!