'Geuretik sortuak' egitasmoko 16 idazleen lanak biltzen dituen Hamazazpigarrenean aidanez bi aleko bilduma argitaratu du Udalbiltzak. Egitasmoak parte hartu duen herrietan liburuaren aurkezpena egiten ari dira, eta aste honetan izanen da Leitzaren txanda. Ostegunean izango da aurkezpena 19:00etan Leitzako Herri Aretoan.
Bertan, iazko udan Leitzan egonaldi artistikoa egin zuen Garazi Albizuak liburu bilduma aurkeztuko du. Horrekin batera, iazko udan Leitzan sortutako kontakizunaren inguruko xehetasunak ere emanen ditu.