Giro polita eta herrikoia izan dute aurten ere Goizuetako Txino auzoko festetan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 9a, 10:30

Bi urteko geldialdiaren ondotik, asteburu honetan Zubiondo Tabernako Eduardo eta familiak antolatuta ospatu dituzte Txino auzoko festak Goizuetan. Ostiraleko mus txapelketan Oier Apezetxea eta Oihan Zugarramurdi izan ziren irabazleak, Fermin eta Austin Narbarteri finala irabazita. Larunbat eguerdian Martin Xauxarek bota zuen itxaferoa, Polloren laguntzarekin. Arratsaldean Xabier Legarreta eta Unai Agirrek egin zuten bertso saioa, giro ezin hobean, eta afari batekin eman zitzaion bukaera, batzuk goizaldera arte luzatu bazuten ere. Dragoiak ere ez zuen hutsegin Txinoko festetan eta giro polita izan zuten, eguraldia lagun.    Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun