Goizuetako Udalak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Genero Indarkeriaren aurkako estatu-itunaren laguntzarekin, 'Goizuetako eraso sexisten protokoloa' sortzeko prozesua abiatu dute. Adierazi dutenez, «indarkeria sexista emakumeen giza eskubideen urraketa larrienetako bat da». Horregatik, protokoloa aurrera eramateko bi saio eginen dituzte, maiatzaren 9an eta 23an 17:00etatik 20:00etara udaletxeko ganbaran.
Saioetan landutakoarekin idatziko dute 'Goizuetako eraso sexisten kontrako protokoloa', ekainaren 28an 17:00etan toki berean aurkeztuko dutena. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte, «emakumeen kontrako indarkeria egiturazko arazo soziala den neurrian, herritar eta herriko eragile guztion ardura da honi erantzun egokia ematea».