Atekatu jardunaldia eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 6a, 11:00

Atekabeltz Herrigunea ezagutarazteko helburuz, Atekatu jardunaldia antolatu dute biharko Leitzan. Egun guztirako ekintzak antolatu dituzte. 

12:00etan hasiko da egitaraua. Herriko plazan bilduko dira, eta bisita gidatua eginen dute Leitzako herri mugimenduak eta borrokak azalduz. 14:30ean bazkaria izanen da; patatak errioxar erara, baserriko oilaskoa piperrekin, postrea, kafea eta kopa. Bertso saio batek girotuko du otordua.

20:00etan, berriz, kontzertuak izanen dira, eta Ibil Bedi, Pelax, Telmo Trenor eta Gela izanen dira oholtza gainean. Merienda-afaria ere eginen dute eguna borobiltzeko. 

Atzo bukatu zen bazkarirako, zein kontzertuetarako sarrerak erosteko epea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun