Ostiral gauetik igande gauera arte A-15 errepidea erabat itxiko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 5a, 16:00

Ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00etara, 48 orduz, A-15 errepidea berriz itxiko dute Gipuzkoako zatian, bi noranzkoetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Belabietako obrak amaitutzat emateko eta trafikoari berriz irekitzeko lan batzuk egin behar dituzte.

Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko dute autobidea eta Iruñerako noranzkoan Andoainen, Sorabillako lotunean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, «autobidea guztiz ireki ahal izateko euste hesi bat jarri behar dugu eta tunel berrituaren elementu guztiak kontrolatzeko sistema berrikusi. Gainera, Belabietako obrek iraun duten hamaika hilabeteetan zirkulazioa bideratu den hoditik bypasseko elementu guztiak kendu behar dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun