Bi urteko geldialdi derrigortuaren ondotik, bueltan dira Goizuetako Txino auzoko festak. Hasiera batean, aurten ere egitekoak ez baziren ere, azkenean ostiralean eta larunbatean ospatzea erabaki dute. Berriz ere herensuge txinatarrak girotuko du Goizuetako auzoa.
Maiatzaren 6 eta 7ko egitaraua
- Maiatzaren 6an, ostiral gaueko mus txapelketarekin emanen zaie hasiera festei. Hitzordua 22:00etan izanen dute mus zaleek Zubiondon.
- Maiatzaren 7an, larunbat eguerdian txupinazoa botako dute. 19:00etan, berriz, Unai Agirre hernaniarra eta Xabier Legarreta aranoarra ariko dira bertsotan. Gauean auzo-afaria izanen dute. Afarira joateko intentzioa duenak, 645 30 72 72 telefonora deitu behar du, eta izena eman. Afal ondotik ere giro polita izanen da Goizuetan.