Herritarrak eta herriko erakundeak bildu nahi dituzte Energia Berriztagarrien Komunitatearen baitan, «publikoak zein pribatuak elkartuz, energia sektorearekin zerikusia duen edozein jardueratan lankidetzan aritzeko asmoz». Gisa honetara, «bertako kideei edo tokiko komunitateari zerbitzuak edo bestelako onura sozioekonomikoak eta ingurumenarekin lotutako onurak eman» nahi dizkiete.
Aurkezpen irekia ostiralean
Ostiralean 19:00etan Leitzako Herri Aretoan eginen dute aurkezpen irekia. Eta aurreratu dutenez, «ondoren edonork izanen du hausnarketa prozesuan, Energia Berriztagarrien Komunitatearen sorreran eta aurrerantzean garatuko diren proiektuetan parte hartzeko aukera».
Egin nahi duten aurreneko proiektuaren berri ere eman dute. Udal kiroldegian autokontsumo fotovoltaiko partekatua instalatu nahi dute. «Bertan sortuko den energia udal eraikinen eta parte hartu nahi duen edozein herritarren edo enpresen artean kontsumitzeko aukera izanen da».